Ikerketaren egitura logikoaz
Hainbat liburu, podcast eta bideo izango dituzu akademian ikerketa zelan egin, zelan hobetu eta abar azalduko dizuna. Hau beste baliabide bat baino ez den arren, kontuan izan ezazu ikasleek ondo baloratzen dutela 😃.

Argitaratutako ikerketak aztertzen badituzu, ikusiko duzu goiko irudiko egiturari segitzen diotela. Eta ikertzeari buruz irakurtzen baduzu, normalean irakurriko duzu horrela egiten dela1…
Marko Teorikoa (1)
Ikerketa abiapuntu teoriko sendo batekin hasten da. Hau da, gai jakin bati buruz dagoen jakintza guztia bildu eta antolatzen da:
A, B eta C teoriak aztertzen dira, bakoitza bere azpielementuekin (A1, A2, A3…).
Helburua da aurretik zer ikertu den jakitea eta ikerketaren foku zehatza definitzeko oinarria eraikitzea
Horrek ikertzailearen kokapena finkatzen du: zer-nolako ikuspegitik helduko zaion gaiari.
Ikerketarako zalantzak (2)
Marko teorikoan oinarrituta, galderak edo hipotesiak formulatzen dira… lana gidatuko duen zerbait
Adibidez, lehen hipotesiak A1, B1 eta C1 kontuan hartzen ditu.
Bigarren hipotesiak A1, B2 eta C3.
Hau da, teoriatik abiatuta, zer ikertu nahi den zehazten da.
Marko metodologikoa (3)
Galdera edo hipotesi horiek nola argituko diren pentsatu behar da:
Zein errealitate-zati aztertuko da?
Zer estrategia metodologiko erabiliko dira (kasu azterketak, inkestak, elkarrizketak…)?
Elementu hauek guztiek baldintzatzen dute nola jasoko diren emaitzak eta zer motatako interpretazioak egin daitezkeen.
Hemen hartzen diren erabakiak tradizioan oinarrituak izan behar dira. Zenbat eta oinarrituago hobeto.
Emaitzak (4)
Ikerketaren fase eragilea da: errealitatearen behaketa edo neurketa egin ondoren lortutako datuak aurkezten dira. Laburrago esanda: aurreko Marko metodologikoa martxan ipinitakoan lortutakoa erakustea da.
Normalean, aztertutako elementuak gordinean aurkezten dira lehenik.
Datu horiek ez dute bere horretan esanahi osoa: horiek ulertzeko pausoak behar dira.
Azalpena (5)
Emaitzak teoriaren argitan interpretatzen / azaltzen dira.
Azalpenean, emaitza gordinei zentzua ematen zaie marko teorikoaren argitan (adibidez, A1, B1 eta C1 kontzeptuekin).
Azalpenak hainbat mailatan eman daitezke (I, II, III…), galdera edo hipotesi bakoitzari erantzunez.
Ondorioak (6)
Azalpenaren azken urratsa da.
Ikerketako zalantza edo hipotesi bakoitzari dagokion erantzuna laburbiltzen da emaitzen azalpenarekin lotuta.
Azalpenetan esandakoak sintetizatu eta antolatu egiten dira.
Azkenik, ondorio orokorrak atera daitezke, ikerketaren ekarpen nagusiak laburbilduz.
💡kontuan izan zu ari zarela GrAL bat aurkezten irakaslea izan nahi duzulako; beraz, oso ondo ematen du (eta komeni zaizu) azken ondorio pertsonal bat gehitzea, esanaz egindako lan guzti horrek zuri irakasle hobea izaten zertan laguntzen dizun.
Azken batean, ikerketa akademikoa elkarri lotuta dauden elementuen sistema da:
Marko teorikoak galderak edo hipotesiak bideratzen ditu,
horiek marko metodologikoaren bidez aztertzen dira,
eta jasotako emaitzak teoriarekin lotuz azaldu eta ondorioztatzen dira.
Irudian, “beraz” eta “orduan” moduko lotura-hitzek prozesuaren logika progresiboa adierazten dute: pausoz pauso, baina atzera- eta aurrera-loturak mantenduz.
Ikasle modura, garrantzitsua da elementu bakoitza bere lekuan kokatzea eta haien arteko harremanak ulertzea. Horrek lagunduko dizu zure ikerketaren koherentzia eta sendotasuna bermatzen.
Teoriak holako zurrun aurkezten duen arren, erabat zentzuzkoa da zuk izatea X intuizio, esango dioguna proto-ikerketa zalantza (2), eta horretan oinarrituta, has zaitezke teoria arakatzen (1) eta arakatzen zabiltzala ikusten duzu baliabide oso interesgarri bat datuak batzeko (3), eskatzen dizuna orain arte aztertu ez duzun ez dakit zer aztertzea (1)… Ez dago zertan izan zure ibilbidea (1)-(2)-(3)-(4)-(5)-(6) irmoa. Izan liteke, baina ez dago zertan.
Testuaren amaieran Baina…↩︎