Berrikuspen bibliografiko erako lanetarako

Irakasleekin egindako elkarrizketa sakonak baztertu behar izan dira gehiegizko eskakizun burokratikoak medio. Horren tokia, besteak beste, hartu dute berrikuspen bibliografiko erako lanek. Testu mota hau ikasleei ikerketa zientifikoaren oinarrizko ezagutzak emateko eta beren gaitasun kritikoa garatzeko erabiltzen da.

Seguruenera ez da izango eraginkorrena irakaslerako ikaskuntza prozesuan, baina egingarriak dira, baldin eta irakurtzea, idaztea eta ideiak antolatzea gustuko baduzu.

Lehenen eta behin zer den azterketa mota hori:

PRISMA

Gaur egun, berrikuspen bibliografiko erako lanak egiteko PRISMA (Preferred Reporting Items for Systematic Reviews and Meta-Analyses) gida erabiltzen da (Page, Moher, et al. 2021(e)ko ; Page, McKenzie, et al. 2021(e)ko ; Yepes-Nuñez et al. 2021(e)ko ; Rethlefsen et al. 2021(e)ko ; Moher et al. 2015(e)ko ). Gidak jarraibide zehatzak eskaintzen ditu ikerketa sistematikoak eta meta-analisiak egiteko eta argitaratzeko.

Zuk erabili beharreko dokumentuak lau dira, haietako bakarra dago erdarara itzulita.

PRISMA2020:
Hauxe da erdaraz ere aurki dezakezuna (Yepes-Nuñez et al. 2021(e)ko ) .
Hemendik hastea gomendatzen dizut, ikuskera orokorra eraikitzeko.
Dokumentu honetako kontrol zerrenda erabili behar duzu oinarritzat, zure ikerketara egokitu eta mugatuta.
Page, M. J., McKenzie, J. E., Bossuyt, P. M., Boutron, I., Hoffmann, T. C., Mulrow, C. D., Shamseer, L., Tetzlaff, J. M., Akl, E. A., Brennan, S. E., Chou, R., Glanville, J., Grimshaw, J. M., Hróbjartsson, A., Lalu, M. M., Li, T., Loder, E. W., Mayo-Wilson, E., McDonald, S., … Moher, D. (2021/). The PRISMA 2020 statement: An updated guideline for reporting systematic reviews. BMJ, 372, n71. https://doi.org/10.1136/bmj.n71

PRISMA2020, azalpenak:
Aurreko dokumentuaren zehaztasunak hemen aurkituko dituzu.
Page, M. J., Moher, D., Bossuyt, P. M., Boutron, I., Hoffmann, T. C., Mulrow, C. D., Shamseer, L., Tetzlaff, J. M., Akl, E. A., Brennan, S. E., Chou, R., Glanville, J., Grimshaw, J. M., Hróbjartsson, A., Lalu, M. M., Li, T., Loder, E. W., Mayo-Wilson, E., McDonald, S., … McKenzie, J. E. (2021/). PRISMA 2020 explanation and elaboration: Updated guidance and exemplars for reporting systematic reviews. BMJ, 372, n160. https://doi.org/10.1136/bmj.n160

PRISMA-P:
Hemen azaltzen da protokoloa. Hor azaltzen ditu planifikazioa eta dokumentazioa nola egin.
Moher, D., Shamseer, L., Clarke, M., Ghersi, D., Liberati, A., Petticrew, M., Shekelle, P., Stewart, L. A., & PRISMA-P Group. (2015/). Preferred reporting items for systematic review and meta-analysis protocols (PRISMA-P) 2015 statement. Systematic Reviews, 4(1), 1. https://doi.org/10.1186/2046-4053-4-1

PRISMA-S:
Bilaketa prozesu osoa nola dokumentatu baldintza erreproduzigarrietan.
Rethlefsen, M. L., Kirtley, S., Waffenschmidt, S., Ayala, A. P., Moher, D., Page, M. J., Koffel, J. B., Blunt, H., Brigham, T., Chang, S., Clark, J., Conway, A., Couban, R., de Kock, S., Farrah, K., Fehrmann, P., Foster, M., Fowler, S. A., Glanville, J., … PRISMA-S Group. (2021/). PRISMA-S: An extension to the PRISMA Statement for Reporting Literature Searches in Systematic Reviews. Systematic Reviews, 10(1), 39. https://doi.org/10.1186/s13643-020-01542-z

Proposatzen den sistematizazioak bilaketen dokumentazioa bideratzen du, emaitza errepikagarriak lortzea ahalbidetuta.

Gaztelaniazko itzulpenaren fluxu diagrama. Grisez agertzen direnak ezabatu behar dira ez badagokie egindako lanari (Yepes-Nuñez et al. 2021(e)ko )

Fluxu diagrama hori egiteko badira zenbait baliabide1 eskuragai.

Bestalde, bilaketak egiteko orduan Eranskina A — Bilaketak zorrozteko eragileak atalean badituzu hainbat jakingarri.

Adibide batzuk gure inguruan

Psikodidaktika aldizkariko azkenetariko zenbakian agertzen da gaztelaniazko berrikuspen lan bat Melguizo-Ibáñez et al. (2024(e)ko ) hezkuntza inguruan atseden aktiboen balizko mesedeen inguruan. Bestalde, iaz gure fakultateko zenbait irakaslek argitaratu zuten beste berrikuspen bat, hau ingelesez, maker gaiaren inguruan, Quintana-Ordorika et al. (2024(e)ko ) . Jakina, adibideok baino hobeak aurki ditzakezu zuk eta eskertuko dizut pasatzea. Hauek gure fakultatearekin duten lotura zuzenagatik erakusten dizkizut.

Orain arte GrAL batean ikusi dudan lan akademikorik onena honelako berrikuspen batean ikusi dut; jaso dezakeen notarik altuena jaso bazuen ere, oraindik ez dago eskuragarri EHUko ADDI biltegietan. Laster izango omen da bertan.


  1. Bertako webgunean: https://www.prisma-statement.org/prisma-2020-flow-diagram

    Edo web app batez hemen https://www.eshackathon.org/software/PRISMA2020.html (Haddaway et al. 2022(e)ko )↩︎