Jarraipena zelan egingo den
Dokumentuaren eraikuntza prozesua baloratu beharrekoa denez, berari begiratzeko gaur eguneko baliabide teknologiko batzuk erabiliko ditugu.
Lanaren jarraipenaz: DocuViz + GoogleDocs
Gradu Amaierako Lanak zuzentzen hainbat urtetako esperientziak, besteak beste, eragin dit oso tolerantzi baxua izatea landu gabeko eta auskalo nondik agertutako testuekin. Horregatik, dokumentuen jarraipena egiteko DocuViz (Wang et al. 2015(e)ko ) erabiltzeko gomendioa ematen dut.

Horrek bidea ematen du idatzitako edozein testutan idatzitakoaren neurria eta idazleak identifikatzeko bidea.
Horretan ager litezkeen aldaketa arraroak azaldu behar dira

Horrek ez du esan nahi, jakina, idatziaren garapenean beste toki batzuetako testuak moldatu, egokitu, eredutzat hartu eta abar erabiltzea galerazita dagoenik. Naturaltasunean egin ezazu egin behar duzuna, zintzoki defendatu ahal duzun neurrian.
Normalean erabiltzen ez dudan arren, eta zuon idazketa prozesua bera aztertu nahi bazenute, Process feedback1 ere erabil dezakezu, (Adhikari eta Hou 2025(e)ko ; Adhikari eta Lamichhane 2025(e)ko ).