GrALerako jakingai batzuk
Gehiegi antolatu gabeko ohar praktiko batzuk

Testu hau GrALaren tutorizazioan kontuan izan behar dituzun kontu batzuen berri emateko idatzi dut zuretzat. Horretarako, aurreko urteetako GrAL lan batzuen tutoretzetan erabilitako baliabideak eta oharrak antolatu ditut.
Hau idatzi dut zure helburuetako bat ahalik eta notarik altuena jasotzea izango dela pentsatuta; eta lana alperrik egiteak amorrazioa eragiten didana jakinik. Hemengo ohar batzuk dira ikasle askok ezagutzen ez dituzten kontu batzuen berri emateko, beste batzuk zuk nire lan egiteko modua hobeto ezagutzeko (ahalik eta eraginkorren jarduteko)1, besteren bat azken unerako ez uzteko dena.
Azken finean, zuk ahalik eta GrALik itxurosoena aurkezteko.
BHFko webgunekoak hemen.
Hor zuretzako intereseko dokumentazio gehiena Ikasleak. Gradu Amaierako Lana izeneko atalean izango dituzu…
Baina, seguruenik, intereseko suerta dakizuke nik zuri ebaluatzeko edo epaimahaikideek zure GrALa kalifikatzeko erabiliko dutena ere ezagutzea; horiek ikusteko Irakasleak…. atalean sartu beharko duzu.
Apunteok sortzen ari naizenean, egitura hau daukate:
Jakingarriak
Hasi aurretik irakurtzeko.Iturriak zelan erabili
Batez ere marko teorikoaren eraikuntzarako (edota berrikuspen bibliografikoa eginez gero, lan osorako)Ikerketaren egituraz
Hemen ikerketari begiratzen diodan arren, beste ikuskera batzuetako GrALetan ere kontuan hartzeko modukoa da.Oharrez
Zelan idazten ditudan oharrak, zelan interpretatu behar diren eta zer egin behar duzun horiekinJarraipena
Zelan segituko dugun zure lan prozesua.Erreferentzien orrazketa.
Zelan egokitu behar diren erreferentziak, lanaren amaieran egin ohi da.Formatu kontuak
Lana testu prozesatzailean(-edo) idatziko duzunez, kontuan izan beharreko ezaugarri batzuk azaltzen dira tarte honetan. Beti ere, 25 orritik gorako lana aurkeztuko bazenu, hori txartzat hartuko dela kontuan izanda.
Amaieran dituzu eranskinak. Izaeragatik gustatu egiten zaizkit kontu teknikoak, baina guztiei ez. Interesa baduzu:
- Bilaketak zorroztekoa azalpenak
Zelan erabili zorrotzago DuckDuckGo, Google, GoogleScholar eta datu base garrantzitsuak. Ikertzailearentzat interesgarria - Zenbait gehigarri erabilgarri
Hor duzu ikerketarako erabil daitezkeen nabigatzaileen gehigarri batzuen zerrenda azaldua; eta beste zerbaitzuk.
Eta haserreak ere ekiditeko.↩︎