Eranskina B — Gehigarri erabilgarri batzuk (eta esteka onen bat)
Gaur gaurkoz akademia lanaren zati ederra egiten dugu pantaila atzean. Eta pantaila atzean egiten dugun horren denbora erdia web nabigatzaileetan egiten dugu.
Gaur (2026ko urrian) badiren Firefox-erako gehigarri praktiko batzuk aurkeztuko dizkizut, lan akademikoa errazteko diseinatutakoak betiere. Euretariko batzuk izango dute Chrome edo Edge-rako baliokidea eta Safarirakoa, beste batzuk ez. Zenbat eta USA friendlyagoa izan, errazago.
Hizkuntzaz
Hizkuntza ekoizteko orduan eta kontsumitzeko orduan mugak izan ditzakegu, teknologian laguntzak aurkitu ahal dituguna:
Euskalbar
Euskara lantzeko web tresnen biltegia botoi batean. Aukera asko eta asko ematen ditu eta hizkuntza askotan erabil daitekeen arren, gaztelania, ingelesa eta frantsesa nabarmentzen ditut
Goiko B.1 irudian ikuste dira aukeran dauden hainbat hizkuntza. Irudiko hainbat ez dira berez agertzen, hobespenetako ezarpenetan aukeratu ezik.
Google™ Translator
Hau erabilita, aurretik esan behar da zein hizkuntza itzuli behar duen Irudia B.2, nabigazio barrako ikonoan egiten da hori (hor ere itzul daiteke).
Zein hizkuntzatatik zein hizkuntzatara itzuli behar duen esandakoan, beste inguru batzuetako testu interesgarriak eskura jartzen zaizkigu Irudia B.3; horretarako testua aukeratu eta itzulpena ikusteko ikonotxua agertzen zaigu.
Ohartxu bat: helburu hizkuntzen kalitatea gaur (2026) hau da ingelesez > gaztelaniaz > euskaraz, zure ulermen gaitasunaren arabera aukeratu helburu hizkuntza.
Erreferentziak, artikuluak eta liburuak lantzeko
Zotero Connector
Gorago, Kudeaketaz, aipatutako Zotero bibliografia kudeatzaileak nabigatzailean ikusten duzuna gordetzeko behar-beharrezkoa. Zotero ez badarabilzu, ezertarako ez dizu balio. Zotero badarabilzu, erabat beharrezkoa.
URLa: https://www.zotero.org/download/ hor nabigatzaile gehienetarako.

LibGen Book Finder
Izenak dioen moduan, liburuak hor aurkitzeko (beherago eskuz zelan egin bestela).
Oso praktikoa artikuluak eta liburuak aurkitzeko orduan.

Chrome, Edge eta Safari erako nabigatzaileentzako antzekorik egon litekeen arren, oso litekeena da haien biltegietan eskura ez egotea.
Rapid Journal Quality Check
Hau eta hurrengoa soil-soilik interesatzen zaizkizu, irakasle graduatu eta gero ibilbide akademikoan segitu nahi baduzu. Baina horixe egin nahi baduzu, interesatzen zaizkizu:
Zientzia aldizkarien sailkapenen berri ematen dizu zuzenean Google Scholarren emaitzetan. Horrek balio du jakiteko zientzia-komunitateak nola baloratzen duen (baloratzen duen ala ez) aldizkari bat edo beste. Baina gure inguruko gehienak ez ditu kontuan hartzen, ingelesezkoak eta gehien bat.
Lazy Scholar
Gehiagarria artikuluen oihartzuna aztertzeko dago pentsatua. Exekutatzeko norberak artikuluan bertan egon behar da, horrela bertako informazioa eskuratu eta hainbat datu base eta elkarlanerako ingurunerekin konektatu eta bertako informazioa ekartzen du.
Segidako irudian ikusten da argitaratzaileen webguneko PDFa zabaldutakoan Lazy Scholar gehigarriko ingurunea (goiko lerroan eta ezkerreko zutabean). Erreferentziak artikuluan automatikoki detektatu eta horietara nabigatzeko aukera ematen du, bakoitzak zenbat aipamen dituen informatzen du (informazioa berreskuratzen duen kasuetan), GoogleScholarrerako erreferentzien fitxetara zuzenean bideratzen du. Goiko informazio-marran, aipamen kopurua adierazteaz gain, aipamen “eraginkorrak” aparte zenbatzen ditu, OpenAlex-eko eragina zein aldizkariaren beraren metrikak (SJR, Scopus-eko koartila zein H indizea).

Esteka –Chrome-Edge familiarako ere badu gehigarria–.
Egia esanda, ez dut erabili gehigarri hau berau idazteko kuxkuxeatu daitekeen apurra baino. Zalantza barik, hurrengoan neuk erabiliko dut.
Estekaren bat
Toki honetan saiatzen dira eguneratuta izaten akademia liburuak eta artikuluak -debalde- aurkitzeko biltegiak; Claudek erabili zituenak entrenatzeko eta ez zena izan ilegal baina hemen argi eta garbi idatziko banu, ilegala litzatekeena.
Kontuan izan:
Ingurune seguruan erabiltzea komeni da; gutxien-gutxienik hau instalatu, crypto, porno eta inbertsio ikaragarri abantailatsuetan interesik ez baduzu, behinik behin 🤫.
Hor agertzen den esteka bat baino gehiago probatu beharko duzu, seguruenik.
Oso litekeena da estekaren bat, berez ibili arren, zuri ez ibiltzea. Gure internet hornitzaileak irentzen dizkigu hainbat aukera eta ez dugu jakiten.