Aparatu Idazleak (AI) eta horien erabileraz
Aurton unibertsitatean AI baliabideen erabilera boom-a izan da. Horren harira ni irakasle-kalifikatzailea ere banaizen neurrian:
- Txartzat hartzen dut AI baliabideetara lan intelektuala delegatzea.
- Oso txartzat hartzen dut, AI baliabideak erabilita, sortutako testuak ematea niri irakur eta zuzen ditzadan, ikasleak idatzita baleude bezala.
- Ikaslearen fitxan idatzi egingo dut zehazki zenbat denbora eskeini diodan zuzenketari eta kontuan izango dut {Lan karga} sekzioan azaldu bezala.
Bataren zein bestearen zantzuak hartzen baditut lanean, oso litekeena da nik oso baxu kalifikatzea eta txostenean hala adieraztea. Jakina, EHUk baditu hainbat instantzia irakasleon bidegabekeriak salatzeko, baina horretan hastea lantsuagoa da GrALerako lana egiten ikastea eta egitea baino.
Jarraitu 2025eko testu adeitsuagoa irakurtzen.
Orain dela gutxi arte horrelakorik ez dugu ezagutzen izan; eta orain erabili eta erabili egiten ditugu Aparatu Idazle horiek, “adimen artifiziala” direlako marketing kanpaina izugarria erabiliz.
-: Erabili ahal da?
-: Nork ez darabil… erabiltzen jakinda?
Kontua da nola erabili eta zein erabili. Hona nire ohartxu batzuk horren harira:
- Kontuan izan behar duzu EHU-k zer dioen AI horren erabilerari buruz. Hemen dokumentua 2025-11-21ean.
- Ez ahaztu AI horrek ez duela inolako adimenik, berez, elegante funtzionatzen duen aparatua baino ez dela. Ezagutu behar duzu beste aparatuak ezagutzen ditugun moduan. Automobila dela, lavadora, hozkailua…
- Ulertu nahirik pentsa dezakegu AI “sortzaile” horien oinarria dela testuingurua modelatzea; eta modelo horretan oinarrituta, testuinguru probabilistikoa sortzea. Hau da, AIk batuko ditu hitzak egoki, ematen zaion testuinguruaren arabera. Emandako testuinguru horretan hitzak nola antolatu egoki ematea lortu dute. Ez pentsatzea.
- Baina aurretiko guzti hori kontuan izanda, oso ondo sortutako tresnak direnez, erabiltzea oso kontuan izatekoak dira. Gainbegiratu beharrekoa. Zeure ardura da hori.

Gogoan izango duzu noiz zuk (edo besteren batek) lortu duen buruz errepikatzea loritoen moduan azterketan sartzen zena. Noiz, ez jakitearren, hanka ere sartu zenuen konturatu ere egin barik. Eta, gainera, badakizu horrela ikasitakoetatik ez dela geratu jakintza edo ezagutzarik.
Ba, horretan ez dago eraginkorragorik gaur gaurkoz AI baino. Adimenik ez duen arren, adimendunok adimenduntzat hartzea lortu dute sortzaile eta saltzaileek.
Baina ez daki. Eta ez du aluzinatzen. Ondo funtzionatu ahal du zein txarto. Ondo erabil dezakezu zein txarto.
Hona hemen nire gustuko Aparatu Idazle batzuk:
- Testuak sortzeko, ideiak garatzen joateko:
- Claude.
USAkoa, euskaraz eredu batzuk, merkeenak ez.
Oso zehatza eta koherentea izaten da. - DeepSeek.
Txinakoa, euskaraz dago eta euskaraz hobeto ibiltzen da. - ChatGPT.
USAkoa, euskara ulertzen du, baina ez dago euskaraz.
Zabalduena da eta aukera on asko eta asko dituen arren, kontuan izan sarri oinarrizko funtzioetan ez dela zehatzena. Konfiguratuta dago jendeari gustatzeko, atsegina izateko; ez zehatza eta zuzena. - Gemini
Googlekoa (USA). Euskaraz ere badago.
Zehatzagoa izaten da. - Copilot (webeatzen laguntzeko Edge nabigatzailean, sekula ez lehenetsita).
- Claude.
- Bilaketa orokorrak egiteko:
- Perplexity AI
Google Search-en tokia hartzeko asmoa izan du; galderen erantzunak emateaz gain iturriak bueltatzen ditu (ChatGPT baino sakonago eta zabalago). Zerbait ez badu aurkitzen abisatzen du.
- Perplexity AI
- Dokumentuen lanketarako:
- NotebookLM
Googlekoa (USA). Zalantzarik gabe interesgarriena dokumentuekin lan egiteko, dohainekoen artean.
Soilik erabiltzen ditu norberak gehitutako datuak, eta URLak, pdfak eta abar, 50raino izan daitezke. - Claude edo ChatGPT-ko “project” modua.
- NotebookLM
- Bilaketa akademikorako:
- Elicit
- ResearchRabbit
- Connected Papers
Paper garrantzitsu batetik hasteko
Erabilerarako kontuan izan beharreko batzuk
Aparatuekin elkarrizketan ari garenean parametro batzuk aldatu ahal ditugu portaera gure asmoen arabera egokitzeko. Parametro hauek dira: Tenperatura, Verbosity eta Promptaren idazketa kontzientea.
Tenperatura
Tenperaturaren kontu hau kenduta dago web zerbitzu gehien-gehienetatik gaur-gaurkoz. Soilik erabilgarria nerd friki eta abarrek AI erabiltzen badu bere ordenagailuan deskargatuta.
Hau da: oraindik bada, baina gehien-gehineok ez duzue kontuan izan behar.
Aparatu Idazle askok aukera ematen dute tenperatura aldatzeko. Hau da, noraino izan behar duen “sortzaile” edo “ausart” erantzunean. Tenperatura baxuagoa (0.2-0.5) erabiltzen da normalean erantzun zehatzagoak eta koherenteagoak lortzeko, eta tenperatura altuagoa (0.7-1.0) erabiltzen da sormena eta aniztasuna handitzeko.
Adibidea. Zer da ilargia?
Tenperatura = 0
Ilargia Lurraren satelite naturala da: gure planetaren inguruan orbitatzen duen gorputz harritsua.
Tenperatura = 5
Gure planetaren inguruan dantzan dabilen esfera harritsua, eguzki-argia ispilu hotz baten moduan islatzen duena, mareen erritmoa gidatzen duena eta gauak, askotan, itzal eta argiaren agertoki poetiko bihurtzen dituena.
Verbosity
Beste aukera bat da zehaztasun maila, ingelesez “verbosity”, aldatzea. Horrek eragin dezake erantzunaren luzera eta xehetasunean. Verbosity altuagoa erabiltzen da normalean erantzun luzeagoak eta xehetasun gehiago lortzeko, eta verbosity baxuagoa erabiltzen da erantzun laburragoak eta zehatzagoak lortzeko.
Nire gomendioa da verbosity moduan aipatzea promptean eta ez zehaztasun maila moduan.
Adibidea: Aurreko Zer da ilargia? hori verbosity = 4 eta tenperatura = 0
Ilargia Lurraren satelite naturala da. Bere masa eta grabitatea nahiko txikiak dira Lurrarekin alderatuta, eta gure planetaren inguruan 27,3 egun inguruko orbitan mugitzen da (orbita siderala). Bere gainazala arroka silikatikoz, hautsez eta talka krater ugariz osatua dago, atmosferarik ia gabe. Ilargiak eguzki-argia islatzen du, eta horrek eragiten ditu bere faseak —ilberria, laurdenak eta ilbetea— Lurretik ikusita. Halaber, Lurraren mareetan duen eragina funtsezkoa da: bere grabitateak ozeanoen gorabeherak eragiten ditu, eguneko mareen zikloa modulatuz.
Prompt Engineering
“Prompt engineering” edo “prompt design” deitzen zaio aparatu idazleei ematen zaizkien agindu edo galderen diseinuari. Honek eragin handia izan dezake lortzen diren emaitzetan. Hona hemen aholku batzuk:
- Zehatzak izan: zehaztu zer nahi duzun eta zein testuingurutan.
- Testuingurua eman: informazio osagarria eman aparatuari hobeto ulertzeko.
- Adibideak erabili: nahi duzun erantzun mota erakutsi.
- Galderak argi eta garbi egin: galderak modu zuzenean eta argian egin.
- Iteratu: saiatu hainbat prompt desberdin eta ikusi zein ematen duen emaitzarik onena.
Azken aukera honen ildotik:
Context Engineering
2026an hasi da hau zehazten, prompt engineering-etik bereizita. Lan handixetarako oso garrantzitsua da testuinguruaren diseinua, eta horrek eragin handia izan dezake AIri lortzen zaizkien emaitzetan.
“Context engineering” edo “context design” deitzen zaio testuinguruaren diseinuari, hau da, aparatu idazleari ematen zaizkion informazio osagarrien diseinuari. Honek ere eragin handia izan dezake lortzen diren emaitzetan. Hona hemen aholku batzuk:
- Erabili informazio egokia: eman aparatuari behar duen informazioa, baina ez gehiegi.
- Antolatu informazioa: eman informazioa modu logiko eta koherentean, adibidez, zerrendatan, taulatan edo testu laburtuetan.
- Erabili formatua: formateatu informazioa modu egokian, adibidez, markdown, HTML edo JSON formatuan.
- Erabili metadatuak: eman informazio osagarria metadatuetan, adibidez, etiketak, kategoriak edo datak erabiliz.
- Iteratu: saiatu hainbat testuinguru desberdin eta ikusi zein ematen duen emaitzarik onena.