Zure lanari egindako oharrez eta iruzkinez

Zuzendariok iruzkinak eta oharrak gehitzen ditugu ikasleen lanetan. Horretarako, printzipioz erabiliko dugu GoogleDocs, baina amaierara iristen gabiltzala, baltzuk nahiago izaten dute PDFa sortu eta horrekin amaitu lana.

Segidan, zelan egiten ditugun eta interpretatu behar diren ohar eta iruzkinok.

Googleko dokumentuetan

Google Docs dokumentuetan ere iruzkinak gehitu daitezke testuaren edozein zatiri. Horretarako, ktrl+alt+M sakatu behar da; horrela kurtsorearen aurreko berba nabarmendu eta iruzkina egiteko aukeran ipintzen da fokoa.

Beste era bat ere badago; testua aukeratzen denean, eskumako alderdian iruzkinak egiteko aukera ematen du botoi batez. Horretan klik eginda idatz daiteke iruzkina.

Iruzkinak Google Docs erabilita

Googleko dokumentuek uzten dute zuzenean emojiak erabiltzen oharretarako. Hori baliatu daiteke gutxiago idatzita zehatzago komunikatzeko, baldin eta aurretik esanahaiak zehaztuta badaude:

Emojia Zer esateko erabili
✂️ Moztu
:pencil: Berridatzi
😵 Hori ez da horrela euskeraz
🧐 Begiratu zelan idatzi duzun hori (gramatika, ortografia….)
🤔 Seguru? Birpentsatu
🗑️ Ezabatu

PDFetan

PDFetan testu zatiren bat nabarmentzen dudanean izan dezake (edo ez) testuzko azalpenen bat barruan

Nabarmendutako testuan iruzkina irakurri

Beste horrenbeste gerta liteke osterantzeko markekin ere. Barruan izan dezakete testuzko informazioa, hobeto ulertzeko.

Hurrengo irudian, esate baterako, adizki bi nabarmentzeko karratua egin diot ikaslearen testuari. Karratua egin izanaren zergatia, bere horretan, ez dela ulertuko uste dudanez, horri iruzkina ere gehitu diot:

Testu batean karratu batez nabarmendutako zatiaren gaineko iruzkina

Zein aplikazio edo programa erabiltzen den PDF fitxategia bistaratzeko, baliteke programak aukera ematea ohar guztiak batera ikusteko. Hurrengoan, Linux sistema eragile batean Okular programaren ikuskera:

Dokumentuko iruzkinak eta oharren ikuskera orokorra

Iruzkinen tonuaz

Hizkuntzaren modu lehun eta zainduek, nire esperientzian, askotan ezkutuan edo txarto-ulertuetan uzten dituzte komunikazio asmoak. Horregatik, aldez aurretik, abisatzen dizut nik zure lanaren emaitza juzgatzen dudan arren, ez zaitudala zu juzgatzen. Beraz, irakur dezakezun gehiegizko zorroztasun edo laztasunak ez dira sekula ere pertsonalak, baizik eta zure lanak ahalik eta baloraziorik onena izan dezan egindakoak.

Adibide zuzena:

Epa, Urlia;
Zure lanari ordu batzuk eman dizkiot eta ez diot gehiagorik emango. Kalifikatu behar dudanean saiatuko naiz ahalik eta ondoen biribiltzen, zuk nire partetik gainditua hartzeko, ahalik eta gezur gutxien esanda. Baina orain daukan itxuran, erabat normal hartuko nuke penkatzea zuk defentsan.

Orduan:
Nik ipini dizkizudan ohar gehienak itxura mailakoak dira, zerk ematen duen begietara eta zer uste dudan erraza dela ikusten txarto dagoela.

Nire ustez, lanak, berez, ez du behar “pintura kapa bat”, obra berria baino. Baina hori ez litzateke izango hurrengoan defendatzeko

Itxura dela-eta gomendioak hiru mailetan. Berba maila, akademia maila eta logika maila.