Eranskina B — Gehigarri erabilgarri batzuk (eta esteka onen bat)

Gaur gaurkoz akademia lanaren zati ederra egiten dugu pantaila atzean. Eta pantaila atzean egiten dugun horren denbora erdia web nabigatzaileetan egiten dugu.

Gaur (2026ko urrian) badiren Firefox-erako gehigarri praktiko batzuk aurkeztuko dizkizut, lan akademikoa errazteko diseinatutakoak betiere. Euretariko batzuk izango dute Chrome edo Edge-rako baliokidea eta Safarirakoa, beste batzuk ez. Zenbat eta USA friendlyagoa izan, errazago.

Hizkuntzaz

Hizkuntza ekoizteko orduan eta kontsumitzeko orduan mugak izan ditzakegu, teknologian laguntzak aurkitu ahal dituguna:

Euskalbar

Euskara lantzeko web tresnen biltegia botoi batean. Aukera asko eta asko ematen ditu eta hizkuntza askotan erabil daitekeen arren, gaztelania, ingelesa eta frantsesa nabarmentzen ditut

Irudia B.1: Euskalbar botoiari eman eta gero agertzen diren zenbait aukera. Argazkiko adibidean “Hobespenak” atalean zenbait aukera hartu dira ikusten diren zenbait zuzenean bistaratzeko.

Goiko B.1 irudian ikuste dira aukeran dauden hainbat hizkuntza. Irudiko hainbat ez dira berez agertzen, hobespenetako ezarpenetan aukeratu ezik.

Esteka.

Google™ Translator

Hau erabilita, aurretik esan behar da zein hizkuntza itzuli behar duen Irudia B.2, nabigazio barrako ikonoan egiten da hori (hor ere itzul daiteke).

Irudia B.2: Firefox-eko nabigazio barrako ikonoan hizkuntzak aukeratuz itzultzeko.

Zein hizkuntzatatik zein hizkuntzatara itzuli behar duen esandakoan, beste inguru batzuetako testu interesgarriak eskura jartzen zaizkigu Irudia B.3; horretarako testua aukeratu eta itzulpena ikusteko ikonotxua agertzen zaigu.

Irudia B.3: Japonierazko testu baten azterketa, beste lan batean aipatua.

Esteka.

Ohartxu bat: helburu hizkuntzen kalitatea gaur (2026) hau da ingelesez > gaztelaniaz > euskaraz, zure ulermen gaitasunaren arabera aukeratu helburu hizkuntza.

Erreferentziak, artikuluak eta liburuak lantzeko

Zotero Connector

Gorago, Kudeaketaz, aipatutako Zotero bibliografia kudeatzaileak nabigatzailean ikusten duzuna gordetzeko behar-beharrezkoa. Zotero ez badarabilzu, ezertarako ez dizu balio. Zotero badarabilzu, erabat beharrezkoa.

URLa: https://www.zotero.org/download/ hor nabigatzaile gehienetarako.

Bilaketa bateko intereseko emaitzak Zoteron gordeaz: Google Scholarren egin da bilaketa, goiko “karpetatxua” ikonoak dio emaitza asko daudela, horri klik eginda emaitzak aukeratzeko leihoa zabaltzen da. Hor “Robin” erabili da iragazkitzat; bilaketa hori gordeko litzateke “Hezkuntzan Librezale” liburutegi partekatuan

Google Scholar Button

Hau instalatzeko orduan bermatu behar duzu ari zarela instalatzen Googlek ofizialki ematen duena.

GoogleScholar erabiltzeko balio du, nabigazioa utzi gabe. Hasieran informazio laburtua ematen du eta aukera ematen du, klik eginda, GoogleScholarrera joateko.

Irudia B.4: Iturri baten garrantziaren ebaluazio bizkorra, GSB erabilita. Aukeratu egin da testua eta botoiari eman zaio. Hor ikusten da 1989an argitaratutako liburua dela eta ordutik hona 13 lan akademikotan aipatu dela (esaten duela GoogleSchoolarrek).

Goiko irudian erakusten da klik batean jasotako informazioa, GrALa egiten ari den ikaslearentzat esanguratsua izan behar lukeena:

  • Liburua 1989an argitaratu zen

  • Ordutik hona 13 aipu izan ditu –Googlek detektatu dituenak–.
    Hori gutxiegi da 37 urteko lan bat garrantzizkotzat hartzeko, ezagutzaren ezagutzan.

  • Aukera dugu klik egiteko “Citado por 13” horretan, zehazki 13 lan horiek zein diren ikusteko, oraindik zalantzak baditugu.

LibGen Book Finder

Izenak dioen moduan, liburuak hor aurkitzeko (beherago eskuz zelan egin bestela).

Oso praktikoa artikuluak eta liburuak aurkitzeko orduan.

Esteka.

Argazki honetan ikusten da hezkuntza intereseko artikulu baterako sarrerarik ez dugula EHUko saretik (nabarmenduta); gehigarria erabilita bost biltegitan ikus genezake ea eskuratu litekeen.

Chrome, Edge eta Safari erako nabigatzaileentzako antzekorik egon litekeen arren, oso litekeena da haien biltegietan eskura ez egotea.

Rapid Journal Quality Check

Hau eta hurrengoa soil-soilik interesatzen zaizkizu, irakasle graduatu eta gero ibilbide akademikoan segitu nahi baduzu. Baina horixe egin nahi baduzu, interesatzen zaizkizu:

Zientzia aldizkarien sailkapenen berri ematen dizu zuzenean Google Scholarren emaitzetan. Horrek balio du jakiteko zientzia-komunitateak nola baloratzen duen (baloratzen duen ala ez) aldizkari bat edo beste. Baina gure inguruko gehienak ez ditu kontuan hartzen, ingelesezkoak eta gehien bat.

Esteka.

Lazy Scholar

Gehiagarria artikuluen oihartzuna aztertzeko dago pentsatua. Exekutatzeko norberak artikuluan bertan egon behar da, horrela bertako informazioa eskuratu eta hainbat datu base eta elkarlanerako ingurunerekin konektatu eta bertako informazioa ekartzen du.

Segidako irudian ikusten da argitaratzaileen webguneko PDFa zabaldutakoan Lazy Scholar gehigarriko ingurunea (goiko lerroan eta ezkerreko zutabean). Erreferentziak artikuluan automatikoki detektatu eta horietara nabigatzeko aukera ematen du, bakoitzak zenbat aipamen dituen informatzen du (informazioa berreskuratzen duen kasuetan), GoogleScholarrerako erreferentzien fitxetara zuzenean bideratzen du. Goiko informazio-marran, aipamen kopurua adierazteaz gain, aipamen “eraginkorrak” aparte zenbatzen ditu, OpenAlex-eko eragina zein aldizkariaren beraren metrikak (SJR, Scopus-eko koartila zein H indizea).

Ezkerreko zutabean ikusten da artikuluko erreferentzien analisi automatikoa. Goiko barran artikuluaren eta aldizkariaren metrikak eta ezaugarri batzuk

Esteka –Chrome-Edge familiarako ere badu gehigarria–.

Egia esanda, ez dut erabili gehigarri hau berau idazteko kuxkuxeatu daitekeen apurra baino. Zalantza barik, hurrengoan neuk erabiliko dut.

Estekaren bat

Toki honetan saiatzen dira eguneratuta izaten akademia liburuak eta artikuluak -debalde- aurkitzeko biltegiak; Claudek erabili zituenak entrenatzeko eta ez zena izan ilegal baina hemen argi eta garbi idatziko banu, ilegala litzatekeena.

Kontuan izan:

  • Ingurune seguruan erabiltzea komeni da; gutxien-gutxienik hau instalatu, crypto, porno eta inbertsio ikaragarri abantailatsuetan interesik ez baduzu, behinik behin 🤫.

  • Hor agertzen den esteka bat baino gehiago probatu beharko duzu, seguruenik.
    Oso litekeena da estekaren bat, berez ibili arren, zuri ez ibiltzea. Gure internet hornitzaileak irentzen dizkigu hainbat aukera eta ez dugu jakiten.