GrALerako jakingai batzuk

Egilea
Afiliazioa

Juan Abasolo

EHU

Argitaratua

2026 05 23

Gehiegi antolatu gabeko ohar praktiko batzuk

Testu hau GrALaren tutorizazioan kontuan izan behar dituzun kontu batzuen berri emateko idatzi dut zuretzat. Horretarako, aurreko urteetako GrAL lan batzuen tutoretzetan erabilitako baliabideak eta oharrak antolatu ditut.

Hau idatzi dut zure helburuetako bat ahalik eta notarik altuena jasotzea izango dela pentsatuta; eta lana alperrik egiteak amorrazioa eragiten didana jakinik. Hemengo ohar batzuk dira ikasle askok ezagutzen ez dituzten kontu batzuen berri emateko, beste batzuk zuk nire lan egiteko modua hobeto ezagutzeko (ahalik eta eraginkorren jarduteko)1, besteren bat azken unerako ez uzteko dena.

Azken finean, zuk ahalik eta GrALik itxurosoena aurkezteko.

OharraBaliabide ofizialok

BHFko webgunekoak hemen.

Apunteok sortzen ari naizenean, egitura hau daukate:

  • Jakingarriak
    Hasi aurretik irakurtzeko.

  • Iturriak zelan erabili
    Batez ere marko teorikoaren eraikuntzarako (edota berrikuspen bibliografikoa eginez gero, lan osorako)

  • Ikerketaren egituraz
    Hemen ikerketari begiratzen diodan arren, beste ikuskera batzuetako GrALetan ere kontuan hartzeko modukoa da.

  • Oharrez
    Zelan idazten ditudan oharrak, zelan interpretatu behar diren eta zer egin behar duzun horiekin

  • Jarraipena
    Zelan segituko dugun zure lan prozesua.

  • Erreferentzien orrazketa.
    Zelan egokitu behar diren erreferentziak, lanaren amaieran egin ohi da.

  • Formatu kontuak
    Lana testu prozesatzailean(-edo) idatziko duzunez, kontuan izan beharreko ezaugarri batzuk azaltzen dira tarte honetan. Beti ere, 25 orritik gorako lana aurkeztuko bazenu, hori txartzat hartuko dela kontuan izanda.


  1. Eta haserreak ere ekiditeko.↩︎